Astelehenean, abuztuaren 8an, goizeko 9etan Usabalgo kiroldegitik Benasque herrirantz aterako gara. Bost bat orduko bidaia izango da. Behin Benasque herrian, “Plan de Senarta” izeneko kanpinean hartuko dugu tokia. Joaten garenon artean aldez aurretik antolatuko ditugu kanpin dendak, janariak zein akanpadarako beharrezkoak diren tresnak.
Eguraldia lagun izanez gero, “Plan de Senarta” izeneko kanpingetik irtenda, “Ibon de Coronasera” igoko gara; bertan lo egin eta hurrengo egunetan Maladeta eta Aneto mendiak lotzea da gure asmoa. Ahalmenen arabera inguruan dauden beste hiru milako mendiren bat igotzeko aukera ere egongo da.
Behin “Coronas” aldeko igoerak burutu ondoren berriro ere “Plan de Senarta” izeneko kanpinera itzuliko gara. Datozen egunetan, “Plan de Senarta” kanpinetik aterata, Benasque inguruan dauden Via Ferratak eskalatuko ditugu. Igandean, asteari bukaera emateko, “Pico salvaguardia” mendira joango gara.
Astelehena itzulerako bidaiarentzat gordeko dugu. Aste osoko egonaldia izanik, jarduera hauek tartekatu ditzakegu ibilaldi laburragoekin ere. Ohiko materialeaz gain, kranpoiak, pioleta, arnesa, kaskoa eta disipadorea eraman behar dira.