Lescun ingurura irteera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2016ko ekainaren 16a

Argazkia: Wikimedia

Ekainaren azken astebururako (25-26) irteera antolatu dugu Lescun aldera.

Ekainak 24, ostirala, Tolosatik irtengo gara eta Lescun herrira joango gara, bertan dagoen kanpinean lo egiteko. Bidaia 3 ordu ingurukoa izango da.

Ekainak 25, larunbata, Sanchese-ko aparkalekutik oinez aterako gara eta Billare (2.318 m.) mendira igoko gara. 9 ordu inguru beharko ditugu, eta 1.240 metroko gora-behera izango du ibilbideak.

Igoko garen bideak F+ zailtasuna du, bukaerako zatia aereoa eta konprometitua da, altuerari beldurrik ez izatea komeni da. 

Ekainak 26, igandea: Kotxea hartu eta Etsaut herrira joango gara. Chemin de la Mature-ko bidean (harkaitzean egindako bidea) zehar ibilaldia egingo dugu. 5 ordu inguruko ibilaldia izango da.

Eraman beharreko materiala: Kaskoa, arnesa, baga bat eta rapelatzeko gailua. Kanpin denda, bi eguneko gosaria eta afaria. Behar duenak elkartean materiala alokatzeko aukera dauka.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna ekainak 20, astelehena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!