Via Ferratak egiteko, irteera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2016ko maiatzaren 25a

Ekainaren 4ko eta 5eko astebururako irteera antolatu dugu Aran bailarara, Via ferratak egitera. 

Bertan behera gelditu zen eguraldiagatik eta ekainaren hasieran egingo dugu. Asteburu honetarako arroilen jeitsierako irteera genuen, baino hau aurrerago egingo da.

Ekainak 3, ostirala: Tolosatik irtengo gara Aran bailaran dagoen Salardu herrira, bertan dagoen aterpean lo egiteko. Bidaia 3 ordu eta 30 minutu ingurukoa izango da.

Ekainak 4, larunbata: Salardutik Unha herrira joango gara eta bertan dagoen ferrata egingo dugu. D+ zailtasunekoa da, ibilbide guztia egiteko 5 edo 6 ordu beharko ditugu. Berriro ere Salarduko aterpera itzuliko gara.

Ekainak 5, igandea: Kotxea hartu eta Les herri ingurura joango gara eta bertan dagoen ferrata egingo dugu. MD zailtasuna du, ibilbidea egiteko 2 edo 3 ordu beharko ditugu. Ondoren Tolosara itzuliko gara.

Eraman beharreko materiala: Kaskoa, arnesa, ferratetako disipadorea… Elkartean disipadore batzuk ditugu alokatzeko.

Izena emateko: 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna maiatzak 30 astelehena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!