Eskalada eta BTTa maiatzean, Oargiren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2016ko apirilaren 27a

Maiatzaren 7rako irteera antolatu dugu Txindokiko mendebaldeko ertza egiteko, eta hurrengo egunean BTT irteera antolatu dugu Ataun inguruan.

Maiatzak 7 - Txindokiko ertza

Goizeko 08:00etan Usabal kiroldegitik aterako gara Larraitzera. Guztira 4 edo 5 ordu iraungo du irteerak eta eskaladatu behar den pasu zailena IV+ zailtasunekoa da.

Eraman beharreko materiala: Eskaladako arnesa, aseguratzeko zesta bat, kaskoa, bileratan lotzeko kaboa.

Izena emateko deitu 688698642 telefonora edo info@oargi.org emailera idatzi. Izena emateko azken eguna maiatzak 5.

Maitzak 8 - BTT irteera

Goizeko 09:00etan Beasaingo tren geltokitik aterako gara. Lazkaora bide gorritik joan eta gero Ataunerako bidea errepidez egingo dugu Urkillagako gaineraino. Ondoren Lareo urtegira igoko gara eta hemendik Enirio aldera pasako gara. Ibilbidearen erdia egina izango dugu eta aurrerantzean dena jaitsiera izango da: Itxusiko iturritik igaro, Kobaegi baserri ondotik Lazkaomendira jaitsi eta bertatik Beasainera itzuliko gara.

Ibilbideak 35km izango ditu eta 800m-ko igoera positiboa, 4 ordu inguruan egingo dugu.

Izena emateko deitu 688698642 telefonora edo info@oargi.org emailera idatzi. Izena emateko azken eguna maiatzak 5.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!