Aran bailarara irteera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2016ko apirilaren 6a

Apirilaren 23-24ko astebururako irteera antolatu dugu Aran bailarara Via Ferratak egitera.

Apirilak 22, ostirala: Tolosatik irtengo gara Aran bailaran dagoen Salardu herrira, bertan dagoen aterpean lo egiteko. Bidaia 3 ordu 30min ingurukoa izango da.

Apirilak 23, larunbata: Salardutik Unha herrira joango gara eta bertan dagoen ferrata egingo dugu. D+ zailtasunekoa da, ibilbide guztia egiteko 5 edo 6 ordu beharko ditugu. Berriro ere Salarduko aterpera itzuliko gara.

Apirilak 24, igandea: Kotxea hartu eta Les herri ingurura joango gara eta bertan dagoen ferrata egingo dugu. MD zailtasuna du, ibilbidea egiteko 2 edo 3 ordu beharko ditugu. Ondoren Tolosara itzuliko gara.

Eraman beharreko materiala: Kaskoa, arnesa, ferratetako disipadorea… Elkartean disipadore batzuk ditugu alokatzeko.

Izena emateko: 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna apirilak 18 astelehena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!