San Millan mendira irteera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2016ko apirilaren 4a

Apirilak 10 erako irtera antolatu dugu Burgosko mendi ingurura.

Igande goizean goiz, Tolosatik kotxez aterako gara, 1.035 metrotara dagoen Santa Cruz del valle Urbion herrira. Bertatik San Millan mendira igoko gara. 2.131 metro ditu eta Altuzarrako urjauzietatik jaitsiz, 6-7 ordu inguruko ibilaldia eta 1.100 metroko desnibel positiboa egingo dugu.

Egun elurra dago eta pioleta eta kranpoiak behar dira, aldaketak badira abisatuko dugu.

Izena emateko info@oargi.org-ra idatzi behar da, apirillak 7, osteguna, baino lehen. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!