Linza ingurura irteera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2016ko martxoaren 2a

Argazkia: euskal-herria.org

Martxoaren 11, 12 eta 13rako irtera antolatu dugu Linza ingurura.

Martxoak 11, Ostirala: Tolosatik kotxez aterako gara eta Linzako aterpean lo egingo dugu.

Martxoak 12, Larunbata: Atxerito (2.358 metro) mendira abiatuko gara, Salto del Caballo eta Paso del Oso pasaz. 1.050 metroko desnibela du ibilbideak, eta 7 edo 8 orduko iraupena izango du.

Martxoak 13, Igandea: Hiru Erregeen Mahaia (2.444 metro) igoko dugu, Linzako lepotik. Ibilbide honek, 1.300 metroko desnibela du, eta 9 edo 11 orduko iraupena izango du, beti ere, elurraren araberakoa. Ondoren Linzako aterpera itzuliko gara, eta hemendik kotxez Tolosara.

Izena emateko info@oargi.org helbidera idatzi beharko da. Izena emateko azken eguna, martxoak 7 izango da, astelehena. Izena emateko 20€ aurreratu beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!