Anbotora irteera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2016ko urtarrilaren 27a

Otsailaren 14ean Durangaldera irteera antolatu du Oargi Mendi Elkarteak

Goizeko 07:00etan Usabal Kiroldegitik aterako gara Arrazola herrira. Bertatik Anbotora igoko gara IE-ko ertzetik eta ondoren zeharkaldia egingo dugu Astxikiko tontorreraino.

Deabruaren zubitik pasako gara Alluitzera igotzeko. Astxikitik Axpe herrira jaitsiko gara eta gero bidegorria hartuz Arrazolara itzuliko gara.

Ibilbidearen iraupena 8 edo 9 ordu ingurukoa izango da eta, 1100 metrokoko desnibela du. Gehienez II+-ko paususak igaro beharko dira. Altuerari beldurra ez edukitzea komeni da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!