Eski irteera asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2016ko urtarrilaren 26a

Urtarrilaren 29, 30 eta 31 egunetarako eski irteera antolatu du Oargi mendi elkarteak Arette-Belagua ingurura.

Aukera egongo da eski alpetarra egiteko La Pierre Saint-Martin (Arette) pistetan edo ipar eskia egiteko Belaguako pistetan. Nahi dutenek ere trabesia egiteko aukera izango dute inguruetan.

Ostiral arratsaldean atera eta Asolace aterpetxean egingo dute gaua bi egunetan, bertan gosaldu eta larunbateko afari barne.

Izena emateko info@oargi.org posta elektronikora idatzi behar da hilaren 28a baino lehen. 40 euro aurreratu behar dira, Laboral Kutxaren 3035 0028 11 0281141038 kontuan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!