Artzena mendilerrora irteera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2015eko abenduaren 1a

Abenduaren 13an irteera antolatu du Oargik Artzena mendizerrara. Hilaren 10a baino lehen apuntatu beharko da.

Igandean goizeko 7:30ean aterako gara Tolosako Usabal kiroldegitik, eta ordu t'erdiko bidaia egin ostean, Barriora iritsiko gara. Hura izango da ibilaldiaren hasiera eta amaiera puntua.

Ibilaldiak sei ordu inguruko iraupena du, zailtasunik gabeko bideetan barrena. Guztira lau gailur igotzeko asmoa dugu: Batxikabo (1.198m), Castro Mayuela (1.203m), Mota (1.315m) eta Cueto (1.367m).

Izena emateko info@oargi.org emailera bidali mezua, abenduak 10, osteguna, 18:00ak baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!