Mugarrara irteera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2015eko azaroaren 12a

Argazkia: Igertu.blogspot.com

Azaroaren 22an Mugarrako Ertza egiteko irteera antolatu du Oargi Mendi elkarteak.

Bi modutara egin ahalko da irteera: bide normaletik igotzea edo Ertzetik igotzea. Bigarren honek sei orduko iraupena du eta III. mailako zailtasuna. Ibilbideak zati tekniko batzuk ditu. Ertzetik igo nahi dutenek arnesak eta kaskoa eraman beharko dituzte.

Azaroaren 22an, igandean, goizeko 07:30ean irtengo da autobusa Usabalgo aparkalekutik eta handik Mañaria Herrira joango da.

Izena eman nahi dutenek, mezua bidali beharko dute info@oargi.org helbidera, azaroaren 19a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!