Saioa mendira irteera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2015eko urriaren 28a

Argazkia: euskal-herria.org

Azaroak 7 eta 8rako irteera antolatu du Oargi Mendi Elkarteak. Datorren astelehenean amaituko da izena emateko aukera.

Hauxe da plana:

Larunbatean, azaroaren 7an, Tolosatik atera eta Almandoz herrira joango gara, eta kotxeak utzi ondoren bertatik hasiko gara oinez. GR-65 bidea hartuko dugu San Blasko benta aldera, eta hau pasa ondoren Ermitako lepora iritsiko gara. Handik Gartzaga eta Okolin tontorrak pasa eta gero iritsiko gara Saioara.

Ibilbide zirkularra izango da. Izan ere, Saioatik Ekaitza tontor aldera jaitsiko gara, Abartan mendi aldera joan ahal izateko. Handik Berroeta herrira jaitsi eta berriro Almandoz herrira joango gara. Han kotxeak hartu eta Elizondon dagoen Kortarixar aterpera joango gara gaua pasatzera. Orotara, ibilbideak 6-8 orduko iraupena izango du.

Igandean, berriz, zaldian ibiltzera joango gara Ordoki Zalditegira pare bat orduz.

Izena emateko azken eguna azaroaren 2a izango da. Interesatuek bi bide dituzte: 688698642 telefonoan edo info@oargi.org helbidean.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!