Urriaren 16an, ostiralean, Tolosatik aterako gara, kotxez, eta Baños de Panticosa aterpetxean (Casa de Piedra) egingo dugu lo.
Urriaren 17an, larunbatean, ordu eta erdi ibili ondoren, Bachimaña aterpetxera iritsiko gara, gaua pasako dugun lekura. Gauzak utzi eta Tebarray (2916m) edo Infierno (3006m) mendiak igoko ditugu, norberaren mailaren arabera. Bost edo sei orduko ibilaldia izango da, eta aterpetxera itzuliko gara, gaua pasatzeko.
Urriaren 18an, igandean, Arratille mendira joango gara, Bramatueroko bi lakuetatik eta Letrero izeneko beste laku batetik pasaz. Bertan aukera dago Nevera tontorra (2890m) edo Arratille tontorrak (2903m) egiteko. Maila handiko irteera da, eta esperientzia eskatzen du, malda oso harritsuak dituelako. II. mailako eskalada tximinia bat du.
Ondoren aterpetxera bueltatuko gara, zortzi orduren ondoren. Baños de Panticosara itzuli eta hemendik kotxez itzuliko gara Tolosara.
Eraman beharreko materiala: Mendiko botak, kaskoa, frontala, arnesa eta bi kabu lotuta pasatzeko, komeni da bastoiak eramatea.
Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org. Azken eguna urriaren 13an, asteartea
Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:
Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038