Hauxe izango da egutegia:
Irailak 11, ostirala: Tolosatik irten eta Canfranc Estación herrira abiatuko gara bertan dagoen “Pepito Grillo” aterpetxean lo egiteko. [Mantenu erdia izango dugu han (gosaria + afaria), baina lehenengo eguneko afaria, hau da, ostiraleko afaria, norberak eramango du]
Irailak 12, larunbata: Candanchúra joan eta bertatik hasiko gara ibiltzen La Zapatilla (2.225 m.) bere ipar aurpegitik igotzeko. Bide honek 400 metroko luzera du eta bere zailtasuna III/III+ gradukoa da. Itzuleran, Tortiellas simatik barrena igaroko gara hiru rapeletan berriro ere Candanchúra bueltatzeko. Lotara, aterpetxera joango gara.
Irailak 13, igandea: Somporteko mendatea igaro eta Sansanet aparkalekuan (1.300 m.) utziko ditugu automobilak; hemen hasiko da gure ibilbidea. Sansaneteko pagadia eta Valle de los Sarrios zeharkatu ostean, Liouviella (2.334 m.) eta Secús kupulara (2.421 m.) joango gara. Itzulera Estanés aintziratik egingo dugu autoak ditugun lekuraino. Hemendik Tolosara bueltatuko gara.
Irteeraren ezaugarriak
Candanchú (1.570 m.) - La Zapatilla (2.225 m.)
Desnibela: 655 m.
Desnibel positiboa: 800 m. ± (La Zapatilla + Tortiellas sima) / 1.100 m. ± (+ Esper ertza)
Distantzia: 8 km. (La Zapatilla + Tortiellas sima) / __ km. (+ Esper ertza)
Iraupena: 6’30 ordu (La Zapatilla + Tortiellas sima) / 9 ordu (+ Esper ertza)
Sansanet (1.300 m.) - Liouviella (2.334 m.) - Cúpula de Secús (2.421 m.)
Desnibela: 1.121 m.
Desnibel positiboa: 1.300 m. ±
Distantzia: 19 km.
Iraupena: 8 ordu
Bestelako datuak
Norberak eraman beharreko materiala: FRONTALA / kaskoa / arnesa / arnesera lotzeko daisya edo zinta / 2 mosketoi (seguruarekin) / rapelatzeko zesta edo zortzia / rapela autoaseguratzeko blokeatzaile 1 (shunt, prusik, machard,…) / lozakua edo antzekoa / ostiraleko afaria eta larunbat nahiz iganderako bazkaria
Antolakuntzaren ardurapeko materiala: 60 metroko hiru soka (gutxienez) / fisurero sorta bat eta tamaina erdiko friendak (?) / zintak eta mosketoiak / bilguneak egiteko materiala… / botikina
Desplazamenduak: Tolosa - Canfranc Estación [220 km / 2’30 ordu]
Canfranc Estación - Candanchú [7 km / 0’10 ordu] (x2 itzulera aterpetxera)
Canfranc Estación - Sansanet aparkalekua [13 km / 0’15 ordu]
Sansanet aparkalekua - Tolosa [233 km / 2’45 ordu]
Aterpetxearen ezaugarriak: 40 pertsonentzako lekua
Estantzia osoaren prezioa: 40 € pertsona bakoitzeko (bi gau + bi gosari + larunbateko afaria)
Telefonoa: 974 373 123 / 619 545 929