San Inazioko zubian, Europako Mendietara irteera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2015eko uztailaren 10a

Uztailaren 31tik abuztuaren 2ra bitarte irteera antolatu du Oargi Mendi Elkarteak.

Uztailak 31, ostirala: Goizean goiz Tolosatik irten eta Europako Mendietan dagoen Fuente De-ra bidaiatuko dugu. Bertan teleferikoa hartu eta ondoren El Cable (1.834m) izeneko gunetik Altaizeko meategietaraino joango gara oinez. Hemendik, Torre de Altaiz (2.335m) mendira igoko gara eta gero Pico de San Carlos-era (2.390m). Ondoren meategietan vivac-a montatuko dugu. 4 ordu inguruko ibilaldia izango da.

Abuztuak 1, larunbata: Fuente Escondida (2.050m) izeneko lepotik igaroaz Madejuno (2.517m) mendiaren magalera zuzenduko gara, eta III graduko zailtasuna duen diedro bat gainditu ostean, gailurrean izango gara. Bertatik Tiro Llago (2.567m) tontorrera joango gara ertza eginez. Guztira, 800 metrokoa da ertzaren luzera eta bere zailtasuna III+/Iv- gradukoa. Nahi duenak aukera izango du Madejuno igo Gabe, honen magaletik Cabaña Veronicara joan eta bertatik Torre de los Horcados Rojos (2.562m) gailurra igo. Berriro ere denak vivac-ean elkartu bertan gaua pasatzeko. 8 – 9 ordu inguruko ibilaldia izango da.

Abuztuak 2, igandea: La Vueltonatik (1.960m) zehar Horcados Rojos lepora (2.344m) ailegatuko gara, eta  hemendik Tesorero (2.570m) mendira igoko gara. Itzuleran, berriro ere Altaizeko meategietatik igaro eta teleferikora joango gara Fuente De-ra jaisteko. Autoak hartu eta Tolosara itzuliko gara. 7 orduko buelta izango da.

Eraman beharreko materiala: eskaladako materiala, kanpin denda, lo zakua, esterila, hornilloa, 2 gosari eta 2 afari egiteko jana, frontala.

Oharra: Ibili behar dugun inguruan ur gutxi dago, beraz  ura nondik hartu bilatu beharko da.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna uztailak 27 astelehena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!