Irteera Ason bailarara

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2015eko ekainaren 9a

Uztailaren lehen astebururako irteera antolatu dugu Ason bailarara Via Ferratak egiteko.

Uztailak 3, ostirala: Tolosatik irten eta Ramales de la Victoria herrian dagoen aterpean lo egingo dugu.

Uztailak 4, larunbata: Ramales de la Victoria herrian dagoen “Caliz”-eko via ferrata egingo dugu goizean eta arratsaldean Matienzo herrian dagoen “Risco”-koa. Berriro aterpera itzuliko gara lo egitera.

Uztailak 5, igandea: San Roque de Riomiera herrian dagoen “la Concha” via ferrata egingo dugu eta gero Tolosara buelta.

Eraman beharreko materiala: Kaskoa, eskalada arnesa eta via ferratetarako disipadorea. Elkartean alokatzeko materiala dugu.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna ekainak 25 osteguna.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!