Ekainak 26, ostirala: Tolosatik aterako gara kotxez eta Torlako Lucian Briet aterpetxean egingo dugu lo.
Ekainak 27, larunbata: autobusez igoko gara Torlatik, Pradera de Ordesara (1.320 m.). Hemendik abiatuko gara, Cotatueroko klabijak pasako ditugu eta ondoren Faja de las Flores-etik barrena, Aguas Tuertas (2.328 m.) deituriko zelaigunera joango gara. Hemen, kanpin dendak jarriko ditugu gauerako, eta ondoren, Pico Gallinerora (2.752 m.) igoko gara. (8 ordu inguru)
Ekainak 28, igandea: Collado Blancotik barrena Gabietoko bi tontorretara zuzenduko gara (Gabieto okzidentala 3.034 m. eta Gabieto orientala 3.031m.). Ondoren, Aguas Tuertasera itzuliko gara, kanpin dendak jaso eta Pradera de Ordesara bueltatuko gara, Carriatako klabijetatik barrena. (8 ordu inguru) Praderan autobusa hartuko dugu berriz, Torlara itzultzeko eta hemendik kotxez Tolosara.
Eraman beharreko materiala: kanpin denda, esterila, lo-zakua, frontala, afaltzeko eta gosaltzeko jana, ontziak, horniloa, arnesa eta bi kabo klabijetan lotuta pasatzeko.
Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna ekainak 18 osteguna.
Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:
Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038