Eskalada irteera Riglosera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2015eko maiatzaren 4a

Maitzaren 15, 16 eta 17rako irteera antolatu dugu Riglosera. Hauxe da asmoa:

Ostirala, 15: Tolosatik atera arratsaldean eta aterpetxera joan (Riglos herrian bertan).
Larunbata, 16: Eguna pasa eskalatzen zailtasun desberdineko biak eginez.
Igandea, 17: Eguna pasa eskalatzen zailtasun desberdineko biak eginez, ondoren buelta etxera.

Eskalatzeaz gain, nahi duenak aukera izango du BTT, ferratak edota mendi buelta bat egiteko.

Izena emateko: 688698642 telefonoan edo info@oargi.org 

Azken eguna: maiatzak 11, astelehena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!