GPS ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2015eko apirilaren 15a

Apirilak 20-22-24 eta 25 GPS orientazio ikastaroa antolatu dugu Oargi Mendi Elkartean.

Ordutegiak: astelehena, asteazkena eta ostirala arratsaldeko 19:30etik 21:00ak arte elkartean. Larunbata 25, praktikak mendian goizeko 09:00etatik 13:00ak arte. Karlos Laitak emango du ikastaroa.

Izena emateko bidali e-mail bat info@oargi.org. Prezioa 60 eurokoa da.

* Gure GPSa konfiguratzen ikasiko dugu.

* Gure ibilaldiak GPSa duten beste erabiltzaile batzuekin banatzen ikasiko da.

* Gure GPSa gure ordenagailuarekin lotu eta ibilbideak antolatzen ikasiko da.

* Mapak GPSra bidali eta Wikiloc-etik ibilbideak deskargatzen ikastiko da.

* Mendira ibilaldia, ikastaroan ikasitakoa praktikan jartzera.

Ikastaroan zehar ikasleek BaseCamp programa eta TopoHispania eta TopoPirineos kartografia digitala erabiliko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!