Espeleologia irteera Kantabriara

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2015eko apirilaren 1a

Oargi Mendi elkarteak irteera antolatu du apirilaren 17tik 19ra.

Apirilak 17, ostirala: Tolosatik irtengo gara eta Ramales de la Victoria herrian dagoen aterpean egingo dugu lo.

Apirilak 18, larunbata: Rasines herrira joango gara eta Valle kobazuloaren kanpoaldean kotxe bat utzi ondoren besteekin Ojebar auzora joango gara. Bertan Torca de la Canaletik sartuko gara, estuasun haundiko leize bat da, rapel motzak ditu, handienak 7m,. Bertatik “Red del Silencio” sistemara sartuko gara Valleko kobazulotik ateratzeko. Zeharkaldi honetan laminadore eta gatera dezente daude, eta bukaerako kilometroak errekatik egin behar dira. Zeharkaldiak 7 edo 8 ordu irauten du. Ondoren berriro ere ostiraleko aterpe berdinera itzuliko gara.

Apirilak 19, igandea: Ason herrira joango gara eta Frescako kobazuloan sartu, bertan barrutik buelta bat emango dugu Rabelais gelara arte. 5 edo 6 ordu inguruko ibilbidea izango da.

Eraman beharreko materiala: Frontala, kaskoa, arnesa, zortzia eta lotzeko kaboa.

Izena emateko: 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna apirilak 9, osteguna.

Nahitanahiez federatua egon behar da.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!