Irteerak Aiako Harrietara eta Adarrara otsailean

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2015eko otsailaren 3a

Oargi Mendi Elkarteak bi irteera antolatu ditu, otsailaren 8rako, Aiako Harrietara, eta 21erako Adarrara.

Igande honetan Aiako Harrietara joango gara. Ibilibidea 7 ordu ingurukoa izango da, eta 900m-ko gorabehera izango du. Tolosatik kotxez Irungo Ola sagardotegira joango gara, bertatik hasiko baita gure ibilbidea. Enbidoko aldapatik igotzen hasiko gara, urjauzietako tuneletatik pasa eta antenetaraino igoko gara. Aritxulegitik jarraituko dugu eta Aiako harriak hegoaldetik igoko ditugu. Lehenengo Erroilbide (837m), ondoren Txurrumurru (821m) eta azkenik Hirumugarrieta (806m). Beherakoan Erlaitzeko gainetik pasa eta basotik barrena kotxeetara itzuliko gara.

Izena emateko azken eguna bihar izango da, eta interesatuek 688698642 telefonora deitu edo info@oargi.org helbidera idatzi dezakete. Goizeko 07:00etan irtengo gara Tlosako Usabal kirolgunetik.

Otsailaren 21ean Adarrara

Goizeko 7:15ean aterako gara Hernaniko tren geltokitik. Lehen zatia errepidetik egingo dugu, Pardiola baserri ingururaino, gero bidea pista bihurtzen da eta Muniskoko megalitoen ondotik Onddi mendira igoko gara.
Bertatik Adarrara joango gara eta hemendik Aizkorrikoko mendira, bertatik Otitako aparkalekura jaitsi, Idoiaga baserri ondotik pasa eta Plazaolako bidea jarraituz Andoainera iritsiko gara. Andoainetik Buruntza mendia igoko dugu eta gero Santa Barbarara igoko gara Hernanira bueltatu aurretik. Ibilbidea 10-11 ordukoa izango da.

Gero nahi duenarentzat sagardotegi bat antolatu dugu Itxas Buru sagardotegian. 20 pertsonentzako lekua gorde dugu eta etorri nahi duenak 30€ aurreratu beharko ditu elkartean edo ondorengo kontuan.

Laboral Kutxa 3035 0028 11 0281141038

Izena emateko 688 698642 telefonoan edo info@oargi.org, apuntatzeko azken eguna otsailak 12 edo 20 plaza bete arte (sagardotegira apuntatu nahi duenak) edo otsailak 19 irteerara bakarrik etorri nahi duenak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!