Eski irteera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2015eko urtarrilaren 13a

Urtarrilaren 23, 24 eta 25eko astebururako irteera antolatu dugu. Eskiatzera joango gara Cauteretsera.

 

Bertan iraupen eta alpetar eskia egiteko aukera egongo da.


Ostirala, urtarrilak 23, Tolosatik abiatuko gara, eta Cauteretseko herrian egingo dugu lo. Larunbat eta igandean eskiatuko dugu, igande arratsaldean Tolosara itzuliko gara.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna urtarrilaren 19a, astelehena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!