Malloetara irteera Oargirekin

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2014ko azaroaren 26a

Argazkia: Wikimedia Commons

Abenduak 14, igandean izango da. Abenduaren 9an amaituko da izen-emate epea.

Abenduak 14, igandea, Errazkinera joango gara kotxez. Soroaundi deituriko lekutik abiatuko gara oinez (600m), Belutako langatik (918m) pasako gara eta pixkanaka malloetako ertzaren bila joango gara.

Lehenengo tontorra Ttutturre (1283m) izango da, ondoren Balerdiraino (1197m) etengabeko gora-beherako ibilbidea jarraituz joango gara. Balerditik Astunaldeko lepora jaitsiko gara berriz, eta hemendik Azkaratera (440m).

Ibilbide guztia egiteko 9-10 ordu inguru beharko ditugu. Zailtasun teknikorik ez dago, baina etengabeko gora-beherako ibilbidea denez gogorra izango da.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna Abenduak 9, asteartea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!