Vadielloko urtegira irteera antolatu du Oargik

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2014ko urriaren 8a

Urriaren 17, 18 eta 19rako irteera antolatu dugu Vadielloko urtegira, Guarako parke naturalera.

Hauxe da irteerako egitaraua:

Urriak 17, ostirala: Tolosatik irten eta Peña Guarak Vadielloko urtegian duen aterpean lo egin.

Urriak 18, larunbata: Canal del Palomo via ferrata egin MD- zailtasuna du eta 3 edo 4 orduko iraupena. Arratsaldean eskalatzeko aukera egongo da, eta bertan eskalada eskola dago. Gero berriro ere aterpera itzuliko gara lo egitera.

Urriak 19, igandea: Mallo San Jorge mendia igoko dugu “Cresta de los Pepes”-etik. Mendi honetara igotzeko klabija batzuetatik igaro behar da eta rapelatzen jaitsi behar da.  6 edo 7 orduko ibilbidea izango da.

Eraman beharreko materiala: Arnesa, ferratetarako disipadorea, kaskoa, bilguneetara lotzeko zinta, rapelatzeko zerbait.

Lo egin behar dugun aterpean ez dago sukalde zerbitzurik, bakoitzak edo taldeka bere otorduak prestatu beharko ditu. Ez dago sukalderik gauzak prestatzeko, norberak hornilloa, platera, edalontzia … eraman beharko ditu.

Izena emateko, 688698642 telefonoan edo info@oargi.org helbidean. Azken eguna, datorren astelehena, hilaren 13a izango da. Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!