Tena bailaraz gozatzera, asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2014ko ira. 2a, 10:46

Balaituseko tontorrera igoko gara, La Sarratik edo eskalada-bidetik.

Astebururako irteera antolatu dugu Oargi mendi elkarteko kideok. Huesca aldera joango gara, Balaitus tontorrera igotzeko, eta ostiraletik igandera bitarte izango gara Pirinioetako lurretan.

Ostiralean, Tolosatik irtenda, Piedrafitako aterpetxera joago gara, Tena bailarara. Horrela, bertan gaua pasa eta Balaitus mendirantz abiatuko gara larunbatean. Horretarako bi aukera daude berez. Ohiko bidea egitea da bata, Respumoso aterpetxetik; La Sarratik irteten da ibilbidea, eta Balaitus mendira (3.144 m) iritsi arte 7 ordu inguruko ibilbidea osatzen da. Bigarren aukera, berriz, Augerot Ollivier AD 300m eskaladako bidetik Balaitusera igotzera da, 8 orduko bidea osatuz.

Behin tontorrera iritsi eta jaitsita, Repumosoko aterpetxean geratuko gara gaua pasatzen, eta igandean abiatuko dira, berriz, Tolosa aldera; inguruko beste mendi batera igoko dira.

Izena 688698642 telefonoan edo info@oargi.org helbidean egin daiteke, eta 20 euro aurreratu beharko dirahonako kontuan:Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!