Asteburuan, eskalada ikastaroa Eraul herrian

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2014ko maiatzaren 27a

Maiatzeko azken astebururako, maiatzak 31 eta ekainak 1, eskalada irteera antolatu dugu.

San Faustoko eskalada eskolara joango gara. Eskola hau Eraul herrian kokatzen da, Lizarratik 4km-ra.

Eskalada eskola honetan maila guztietako bideak daude, denek eskalatzeko modukoak.

Larunbat eta igandean, Tolosako usabal kiroldegiko parkinetik aterako gara goizeko 8:00etan, eta Eraul ingurura joango gara.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org.

Elkartean materiala alokatzeko aukera egongo da.

Elkarteko bazkide ez denak bidaiko gastuak eta 3€ gehiago ordaindu beharko ditu eguneko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!