Espeleologia egiteko irteera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2014ko maiatzaren 13a

Oargi mendi taldeak espeleologia egiteko irteera antolatu du ekainaren 7 eta 8rako. Kantabriara joango dira.

Ekainaren 6an aterako gara Tolosatik eta Ramales de la Victoria herrian dagoen aterpean egingo dugu lo. Ekainaren 7an Calaca-Mortero del Polaco zeharkaldia egingo dugu. Leize sarrerara ordu erdi inguruko ibilaldia dago. Ez da zeharkaldi zaila, rapelik handienak 27 metro ditu. Zeharkaldia 4 edo 5 ordu ingurukoa izango da, 2.700 metroko luzera  eta 270 metroko desnibela. Irteeratik kotxera ordu erdi inguru dago. Ramales de la Victoria herriko aterpera itzuliko gara lo egitera.

Ekainaren 8an, igandean Vallina–Nospotentra zeharkaldia egingo dugu. Kobazulo sarrerara 15 minutu daude kotxetik.  Zeharkaldi erraza da, 3 ordu irauten du, rapel handienak 18 metro ditu. Bukaeran zati handi bat arrastaka joan behar da. Irteeratik kotxeetara 30 min daude.

Eraman beharreko materiala frontala, kaskoa, arnesa, zortzia eta lotzeko kaboa dira.

Izena emateko 688 69 86 42 telefono zenbakira deitu behar da edo info@oargi.org helbidera idatzi. Izena emateko azken eguna maiatzaren 27an izango da.

Irteera 12 pertsonara mugatua egongo da eta federatua egon behar da.

 Izena ematerakoan 20 euro aurreratu behar dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa  3035 0028 11 0281141038

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!