Irteera Artazul eta Leze arroilak jaisteko

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2014ko apirilaren 29a

Maiatzaren 10 eta 11rako irteera antolatu dugu Artazul eta Leze arroilak jaisteko.

Maiatzak 10, larunbata: 08:00etan Usabaletik aterako gara Ulzurrun herrira Artazul arroila jaistera. Arroil honek duen zailtasun handiena 43m-ko rapel bat da. Inguraketa 15 minutukoa da eta 3 ordu inguru irauten du jaitsierak.

Maiatzak 11, igandea: 08:00etan Usabaletik aterako gara Egino herrira Lezeko arroila jaisteko. Arroil hau kobazulo baten barrutik doa, beraz frontala eraman behar da. Honek duen rapelik handiena 17 metrokoa da. Inguraketa  1 ordu t’erdikoa da eta 3 ordu inguru irauten du jaitsierak.

Eraman beharreko materiala: Neoprenoa, arnesa, kaskoa, zortzia eta kaboa (Leze egiteko frontala). Eskarpinak eta eskularruak oso gomendagarriak dira ura oso hotza egoten delako.

Gogoratu Oargin materiala alokatzeko aukera dago.

Izena emateko 688 69 86 42 telefono zenbakian edo info@oargi.org helbidean. Azken eguna maiatzak 8 izango da, osteguna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!