Aste Santuan, Monserrat mendizerrara irteera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2014ko apirilaren 8a

Aste santuan irteera antolatu dugu Montserrat-eko mendizerrara. Hauxe izango da bidaiaren programa:

Apirilak 17, osteguna: Goizeko 8etan Usabal  kiroldegitik aterako gara. Bidaia 6 ordu ingurukoa izango da. Eguerdiko ordubiak aldera iritsiko gara Can Puig etxera, Sant Salvador de Guardiola herrian. Bertan dugu aterpea gordeta egun guztiak igarotzeko. (Montserrat ekialdea). http://canpuig.cat/nivells/plantilla1/id/19. Arratsaldea libre egongo da norberak nahi duena egiteko.

Apirilak 18, ostirala: Montserrat-eko monastegitik irtengo gara eta Onofre-tik pasa ondoren Sant Jeroni (1237m) mendira igoko gara. Monastegira bueltatzeko San Benet aterpetik pasako gara. 700m-ko desnibela eta 4 ordu inguruko ibilaldia. https://www.youtube.com/watch?v=xCPG_SrMJYU Arratsaldean kirol eskalada egiteko aukera egongo da monastegi ondoan edo Teresina via ferrata egin. Nahiduenak arratsaldea libre hartu dezake.

Apirilak 19, larunbata: Turismo egiteko eguna Bartzelonan.

Apirilak 20, igandea: Can MaÇana-ko portutik (716m) Portell de Migdia-ra (1029m) iparraldetik igaroko gara eta bueltan Vicent Barbe aterpetik itzuliko gara.(Montserrat mendebaldea). Arratsaldea libre egongo da norberak nahi duena egiteko. Gauean agur afaria.

Apirilak 21, astelehena: Itzulera.

Eskalatzera joan nahi duenak aukera dauka egunero eskalatzeko. Eskalatzera eta via ferratak egitera joan nahi duenak, gogoan izan, honako material hau eraman beharko duela: Arnesa, katu hankak, via ferratetako disipadorea eta kaskoa.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org. Azken eguna apirilak 14a, astelehena izango da. Aterpea 140€ kostako da, 4 pentsio erdirekin eta bidaia beste 50€ inguru. Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!