Panticosa bainuetxera irteera

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2014ko martxoaren 27a

Apirilaren lehen astebururako Panticosa Bainuetxe ingurura antolatu dugu irteera.

Apirilak 4, ostirala: Tolosatik irtengo gara Panticosako Bainuetxean dagoen Casasde Piedra aterpean lo egiteko.

Apirilak 5, larunbata: Aterpetxetik aterako gara Bachimañako lakuan dagoen aterpetxera gauzak uztera, ondoren Piedrafita mendira igoko gara,6 edo 7 ordu eta 1637m goraka desnibela. Gero Bachimañako aterpera jeitsiko gara lo egitera.

Apirilak 6, igandea: Serrato mendira igoko gara erdiko korredoretik, A.D. (Algo Dificil) Zailtasuna dauka. 6 ordu eta 688m desnibela.

Mendiko material arruntaz aparte, kranpoiak, pioletak (teknikoak badira hobe), arnesa eta kaskoa eraman behar dira.

Irteera mugatua egongo da 12 pertsonara. Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna apirilak 3 osteguna.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!