GPS ikastaroa Oargin

Erabiltzailearen aurpegia Oargi mendi elkartea 2014ko martxoaren 17a

Martxoaren 24-26-28 eta 29rako GPS ikastaroa antolatu dugu Oargi Mendi Elkartean, Karlos Laitaren eskutik.

Bertan, gure GPSa konfiguratzen ikasiko dugu, gure ibilaldiak GPSa duten beste erabiltzaile batzuekin banatzeko. GPSa gure ordenagailuarekin lotu, ibilbideak antolatu, mapak GPSra bidali eta Wikiloc-etik ibilbideak deskargatzen ere irakatsiko da. Ondoren, ikasitako guztia praktikan jartzeko asmoz, mendira ibilaldia egingo da.

Ikastaroan zehar ikasleek BaseCamp programa eta TopoHispania eta TopoPirineos kartografia digitala erabiliko dute.

Ordutegiak hauexek izango dira: astelehena, asteazkena eta ostirala arratsaldeko 19:30tik 21:00ak arte elkartean, eta larunbata 29, praktikak mendian goizeko 09:00etatik 13:00k arte. Ikastaroaren prezioa 60€-koa da. Izena emateko bidali email bat info@oargi.org helbidera.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!