Danimarkatik anaiaren partida jarraitzen

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Altuna 2015eko urriaren 26a

Jokinek partida jokatzen duen bakoitzean etxean geratzen naiz, mugikorra beste puntan utzita.

Copenhaguen Erasmus-en egonda, egunero ateratzen gara zerbait egitera. Eta asteburuetan, parrandara. Jokinek jokatzen duenean, ordea, berdin ostiral gaua izan, larunbata edo igande arratsaldea, etxean geratzen naiz ordenagailuaren aurrean. Lagunek esaten didate, ateratzeko eta partida gero ikusteko, baina ez; zuzenean ikusten gelditzen naiz etxean.


Igande arratsaldean, partidara joan aurretik, beti bezala berarekin hitz egin nuen, eta «suerte» esan nion. Ez nuen espero irabaztea, baino aukerak zituela banekin. Ordua iristen denean, beti bezala, urduri jartzen naiz, eta mugikorra etxearen beste puntan uzten dut, jendeak emaitza ez esateko. Internetez partida ikustean, bi minutuko atzerapenarekin iristen dira irudiak.


Igandean, beraz, betiko moduan bere partida ikusten geratu nintzen etxean, eta a zer poza eman zidana!
Pena ere banuen, ordea, igandean bertan ez egotearena. Gustura egongo nintzen beti bezala bera animatzen. Baina jakin dezala, segidan naizela berriro ere frontoian ohiuka, bera animatzen!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!