Bukatu direnetik 48 ordu pasatu dira, kalean noa paseatzen eta, lurrera begira noala, kristalak eta kristalak. Baina, ez urruneko lekuetan: San Frantzisko pasealekuan nonahi ikus daitezke. Oinez jarraitu dut, eta arreta berezia jarri dut edukiontzietan, eta berriro kristalak, kartoi pila bat kanpoan, eta plastikozko poltsak ere bai. Eta hori guztia begibistakoak diren lekuetan, berehala ikusten diren tokietan; berez garbiago egoten diren espazioetan.
Aurrera jarraitu dut eta, Alde Zaharrrera gerturatu naizen heinean, gauza okerrera joan da. Edukiontziak dauden lekuak lotsagarriak iruditu zaizkit, Alde Zaharreko guztiak. Dauden ontziak ez dira nahikoak, eta botilak kanpoan gelditzen dira, hala moduz. Ulertzen dut zaila dela dena garbi eta txukun edukitzea, batez ere horrelako jai puska eta gero. Garbiketa zerbitzuek izugarrizko lana egiten dute, denbora oso gutxian, eta beraien lanik gabe ezinezkoa izango lirateke jaiak gauzatzea, ez dut hori kritikatzen.
Diodana da, agian ez dela nahikoa eta zerbait pentsatu beharko litzatekeela. Zikinkeria errazagoa da garbitzeko, baina, kristalen kontua arrikutsuagoa iruditzen zait. Beharbada, horrelako jai egunetan edariak kristalezko ontzietan ez zerbitzatzea aukera bat litzateke; plastiko gogorrrean dena zerbitzea. Kristala bezala garbi daiteke, eta ez da puskatzen, ez da hain arriskutsua. Nik nahiago dut kristalean edan, baina, horrelako egunetan, ulergarria irudituko litzaidake beste aukera hori.