Besteen zapatak

Erabiltzailearen aurpegia Natalia Garmendia 2018ko abenduaren 16a

Gure arazoak beti dira garrantzitsuenak geuretzako, eta nik uste denok pentsatzen dugula era horretara, nahiz eta askotan, gure problemak besteenak baino xumeagoak izan, baino gureak dira, eta garrantzitsuenak dira.

Krisi garaietan, gu baino okerrago bizi direnak behar ditugu gure bizitza nolakoa den konturatzeko, ez daukagu nahikoa gure etxean daukagunarekin, besteen etxeak behar ditugula dirudi geurea kalibratzeko.

Askotan gertatzen zaigu gertu dauzkagun gauzak ez zaizkigula behar bezain onak iruditzen, edo besteek dauzkaten gauzak gureak baino askoz ere hobeagoak iruditzen zaizkigula. Egiten ez dugun ariketa bat da besteen zapatetan jartzearena, eta harrituko ginateke zenbat zapata desberdin dauden, eta seguruena, gureak ez ziren okerrenak izango.

Besteen ikuspuntuak ezagutzen saiatzea, askotan erosoa ez den arren, onuragarria litzateke eta ikuspuntu askotarikoak aberastu egiten gaitu. Noizean behin, momentutxo baterako bada ere, besteen oinetakoetan sartu beharko ginateke, eta oinetako horiekin egiten diren pausoak ibili.

Akaso orduan, konturatuko ginen gure zapatak nolakoak diren, eta haien balioaz konturatuko ginateke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!