Ordua eta argia

Erabiltzailearen aurpegia Natalia Garmendia 2018ko urriaren 13a

Uda bukatu da, errutina berreskuraturik daukagun honetan neguko ohiturak gerturatzen zaizkigu. Freskatzen hasi du, goizak hotzak izaten hasi dira eta denetariko txamarra, bufanda, jertse eta antzekoak armairutik ateratzeko deia jasotzen hasi gara.

Baina arropa eta berokiak alde batera utziz, badirudi neguaren ezaugarri latzenetarikoa argia gutxitzen dela da, ordu bat aldatzeak ekartzen dituen buruhauste eta arazoak.

«Arratsaldeko seietan gaua izango da, ze tristura, argi gutxiago dago, eguna motzagoa da ...».

Ordu aldaketaren arrazoia askotan azaldu diguten arren, energia aurrezteko dela esaten digute, badirudi aurten azkenengo ordu aldaketa egingo dela. Energia aurrezteari utziko al diogu hurrengo urtetik aurrera? Eguna motzagoa izango den azken urtearen aurrean al gaude? Egunak dituen argi orduak berdinak izango dira, ez?

Orain 44 urte inposatu zen aldaketa honen bukaeraren aurrean gaude, asmakizun honen aurrean. Hurrengo urtetik aurrera, uda eta neguaren arteko diferentzia ez da hain nabarmena izango, baina neguak negua izaten jarraituko du eta uda, orain arte bezain argitsua izango da. Edo hori espero dugu behintzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!