Arma, tiro, pun eta amen

Erabiltzailearen aurpegia Natalia Garmendia 2018ko uztailaren 8a

Uda iritsi da eta berarekin herrietako festak, gure kasuan San Joan festak. Beti pentsatu izan dut, erlijioak irakatsi diguna, zintzotasuna, meza, debozioa... eta festak ez datozela bat.

Baina bada kasualitatea, herri guztietako festak santu eta ama birjinei lotuta egotea, eta ospatzeko deseatzen egoten gara, baina ez era horretara, pagano eran ospatu zaleak gara.

Estatu laiko batean bizi garela diote, eta diote esaten dut, gaur egun oraindik politikariak elizari lotuta agertzen direlako, ez dut oso ondo ulertzen zergatia, baina horrela da.

Prozesioa, meza, santua dekoratzeko ohitura, elegante janzteko beharra dago batez ere egun horretan. Guzti hau, suak erretako gaiztakeria eta espiritu txar kiskalien gaua eta gero, bere garaian, sorginak erretzen zituzten su berberaren ostean. Eta horren ondoren, gerraren desfilea.

Laiko eta bakezaletzat dauzkagu gure buruak, baino meza eta gero, mezatara urtean zehar joaten ez direnak santuaren atzetik joaten dira, tiroak botatzera joaten gara, militar eran eta denak pauso berdina ematen, armada izango balitz bezala. Badirudi ez daudela arrazoi nahikoa gauzak ospatzeko, orain arte egon diren ohiturak zilegi dira batzuentzat, baino beste batzuk, beste gauza batzuk ospatu nahiko genituzke, eta beste era batera.

Erlijioa eta gerra dira udako solstizioan gogorarazten eta ospatzen direnak, laikotasuna eta pazifismoaren barruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!