Osasun zerbitzuaren molestia

Erabiltzailearen aurpegia Natalia Garmendia 2018ko martxoaren 4a

Ze ondo gauden ondo gaudenean. Osasuna gure alde daukagunean, ez diogu jaramonik egiten, horrela behar duela iruditzen zaigu.

Baino gaixotasuna edo istripua gure egunerokora etortzen denean konturatzen gara daukan garrantziaz, eta osasun sisteman lanean daudenen profesionalen lanaren garrantziaz ere bai. Etxeko norbait ospitalean dagoenean konturatzen gara noraino garen hauskor eta noraino behar dugun laguntza.

Baino azken boladan, osasun profesionalak ez dira ezagunak beraien lanagatik, ezagunak egin dira «beti protestan daudelako», askotan entzun ditut horrelakoak, eta diot entzun ditut, ospitalean bertan izan delako. Badirudi ospitaleko irudia zikintzen zutela edo, baino langileek protesta egiteagatik, ez enpresak lan kondizioak ez betetzeagatik.

Tamalez, senitarteko bat ingresatua egon da eta langileen egoerari buruzko lehen eskuko informazioa jaso dut. Eta ospitalean egon garen egun guztietan, esker ona besterik ez daukagu bueltan. Nahiz eta lan egoeran konplikatua pairatzen ari ziren, une oro irribarre batekin etortzen ziren logelara, beraien lana profesionaltasun guztiz beteaz eta guk behar genuen guztia asez. Berriro, mila esker.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!