Zer ematen digu HEZIKETA EZ FORMALAK

Erabiltzailearen aurpegia Mendu Astialdi Eskola 2016ko otsailaren 23a


HEZIKETA EZ FORMALA, ezagutzak barneratzea baino zerbait gehiago da. Honek esperientzi ezberdinak dastatzeko aukera ematen du eta txikitxoek ahaztuko ez dituzten momentu goxo, lagun berezi eta jolas ahaztezin ugari egingo dituzte, Honetaz gain, beste hainbat abantaila ere ematen ditu, hala nola:

TALDE LANA: ezaugarri nagusienetako bat izango litzake hau, azken finean ekintza ugari egiten baitira taldean eta hainbat balore kooperatiboek garrantzi handia hartzen dute beste kontestuekin alderatua. Horrela, kooperazioa, solidaritatea edo tolerantzia praktikaren bidez ikasten dira.

INDEPENDENTEAK IZATEN IKASI: gaztetxoek agian etxean ez dute inoiz beraien arropa garbitu, edo ez dute komuna garbitu...heziketa modu hau aurrera eramaten dituzten tokiak guzti hau egiten ikasteko aproposak dira! Jolas eta lagunen artean egoteaz gain, ardurak hartzen dituzte beren gain eta beraien arazo propioei aurre egiten ikasten dute konturatu gabe.

PERTSONA BEZALA HAZI: ohituak ez dauden inguru ezberdin batean barneratzen dira, non hobeto ezagutzen diren pertsonalki eta beraien habileziak hobetzen ikasten duten.

NATURAREKIN BAT: udalekuak adibidez abenturaz betetako opor batzuk pasatzeko toki paregabeak dira, ingurugiro eta ekosistemaren inguruan hainbat aspektu barneratzen dituztelarik.

SORMENAREN LANKETA: horrelako tokietan egiten diren ekintzak lotsa guztiak gainetik kentzeko paregabeak izaten dira eta sormenez beteriko gaztetxoen buruetatik hainbat idei on irteteko toki eta une paregabeak izaten dituzte. Hori guztia dantza, kanta eta asmakizunak egiteaz utzi gabe...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!