Hizketalaguna

Erabiltzailearen aurpegia

Izena da gutxienekoa. Mintzalagun, Berbalagun, Solaskide, Gurasolagun... Egitasmoa praktikan jartzen den txoko edo bazterreko hizkuntza ohiturek ematen diotena hartzen du. Lekuan lekukoa, ondorioz, doinu askotarikoak ditu izendapenak. Aurten izen berriarekin dator deialdia. Aurten... MintzaPoza! dugu.

Aurtengoa bereziki bizi, garrantzitsu, eta gogotsu dator. Azken bi urteetan ezinezkoa izan baita gure jarduna bere horretan burutzea. Baina, noski, betikora itzultzeko irrikaz gaude: taldekideekin berriz elkartzeko eta MintzaPoza elkarrekin praktikatzeko. Horixe baita, finean, egitasmoen oinarria: MintzaPoza.

Finean, lagunarekin euskaraz aritzeko astean ordubetez biltzea. Eta Lurdes eta biok asteazkenero egiten dugun eran, 6.800 lagun astero-astero bildu izan gara kafe bat hartuz, nahiz pasiora joanez euskaraz aritzeko.

Gure kasuan, plazara atera nahi izaten dugu. Ardotxo zuria kopan, Atxulondoko terrazara, bistara. Baina baita sartu ere. Sartu nora? Gero eta entzungorrago den herritarraren belarrietara sartu nahi genuke gure hizketa-hotsa.

Lurdesi eta bioi MintzaPoza sortzen digu astero elkartzeak, euskaraz lasai eta eroso aritzeko aukera izateak, akatsak egiteko beldur gabe edo euskara praktikatu nahi dugunokin astero elkartzeko prest gauden Bidelagun izateak. MintzaPoza, dakiguna partekatzeak, euskararen alde gure alea jartzen dugula sentitzeak.

Hasieran, ez genuen elkarren berri. Eta bitxia da hori gurea bezalako herri txikian. Guztiok ezagutzen dugulakoan bizi garen arren, guk ez genuen elkarren arrastorik ere. Arraioa! Nork esan behar zigun guri, hasi berritan, bi zizurkildar ezezagun halako Hizketalagun egingo ginenik. Hain lotsati elkartzen ginen. Hanka puntetan, nola bata zein bestea hanka sartzeko beldurrez.

Gure kasuan, plazara atera nahi izaten dugu. Ardotxo zuria kopan, Atxulondoko terrazara, bistara. Baina baita sartu ere. Sartu nora? Gero eta entzungorrago den herritarren belarrietara sartu nahi genuke gure hizketa-hotsa.

Hala, aurreko astean, euskaraz irakurtzeko utzi nion liburuaren egileak Hili argitaratu berri duela iragarri berri dit aste honetan lagunak. Hizkika, H-I-L-I idazten dela azaldu dit, H-an azpimarra eginez.

Eta nahiz eta niri azken I-ak jo didan txirrina, antza, euskaraz ikusteko aholkatzeko eskatu zidan telebista-saioan entzun du. Eta orain berak jarri dit amua. Badut hurrengo otorduaren prestaketan sukaldean jaten emango didan solasaldia.

Finean, ahoz aho pasatako txikikeriekin osatzen dugu gure sarea. Eta, horrela, josi eta josi, Zizurkilgo euskal hiztunona ere bai. Orain, astez asteko gure kontu txikiek gogoeta handien inbidiarik ez duten honetan, hizketako elkarri txanda eman ezinik dihardugu. Hitzordua hegan joaten da. Baina baita berria arrapaladan etorri ere.

Hara hor gure bizipoza. Mintzapoza.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!