Larunbat eguerdian denak korrika eta presaka bazkalduta Usabalen bildu ginen eta nola ez norbait berandu, Irati zen berandu zebilena oraingoan baina bera iritsi eta Beasain aldera abitu ginen. Bertara iritsi eta musika entzuten eguzki pixka bat hartu genuen, baina segituan aldageletara sartu eta jada preparatzen hasi ginen. Janzten hasi ginen eta ekipoko bi gazteenak polizi moduan multak jartzeko prest denei eman beharreko guztia analizatzen hasi ziren. Nahikoa multa jarri ondoren entrenatzaileak sartu ziren eta egin beharrekoa eta hamaikakoa esan ondoren futbol zelaira atera ginen berotzera.
Partida ondo hasi genuen, baloia guk mugitzen genuen eta beraiek ez ziguten min handirik egiten. Baina lehen zatia amaitu baino lehen beraiek behin iritsi eta gola sartu zuten. Guk ez genuen etsi eta horri buelta ematen saiatu ginen deskantsu aurretik baina ezin izan genuen. Aldageletara sartu eta bigarren zatian indar gehiagorekin atera ginen. Aukera ugari eduki genituen baina zortea ez zegoen gure alde eta azkenean partida 1-0 amaitu zen.
Talde gaztea gara baina pixkanaka maila honetara ohitzen ari gara eta seguru nago aurten denboraldi ona egingo dugula. Talde bat gara eta denon artean harreman onak egin ditugu eta hori jolasterako garaian erakustea soilik falta zaigu. Denon artean buelta eman eta gogor jokatuko dugu mailari eusteko.
Aupa neskak eutsi goiari!!