Aulkitik: "Oraindik lan asko emateko prest gaude!"

Erabiltzailearen aurpegia Leire Lopetegi 2015ko aza. 26a, 10:19

Asteburuan etxean jokatu genuen Ostadarren aurka, igandeko 12:00etan. Ez zen denok nahi genuen ordutegia eta eguna, baina hala ere eguraldi txarrari aurre eginez, denak azaldu ginen.

Nola ez, egunean bertan, tradizioa jarraituz, multak jartzen hasi ginen berandu iristen zenari; eta harritzekoa bada ere gure kapitaina ere, Mireia, berandu iritsi zen. Honetaz aparte ikustekoak ziren jokalarien aurpegiak, aurreko  egunean, azterketak amaitu zituztela eta, parranda on batekin ospatu zuten. Ordura arte edukitako estres guztia askatu beharra zuten, eta bai, hurrengo egunean ikusten zen ondo pasa zutela.


Aste honetako entrenamenduak oso ondo hasi genituen, jada hurrengo fasera pasatzen ginela bagenekien, eta entrenatzeko garaian hori nabari zen. Baina hala ere ligara joan aurretik bi partida geratzen zitzaizkigun aurretik, eta asteburu honetan Ostadar zen aurkari. Gogoa genuen berriro talde honen aurka jokatzeko, aurreko partidan ez baikenuen dena eman, eta irabazteko errebantxa nahi genuen.


Hotz handia egiten zuen goizean, eta horretarako onena partida aurretik ondo berotzea zen. Betiko ohitura jarraituz, Marcelino gozokiz betetako poltsarekin azaldu zen, eta nahiz eta ekipoko gazteenak izan gozoki gehien hartu zituztenak, oraingoan Naroa eta Ainhoa ere parean jarri zitzaizkien. Aulkian egon ginenak ere ondo aprobetxatu genuen besteak berotzen ari ziren bitartean, baina baita hotza pasa ere. Goitik behera tapatu ginen partidan zehar geldirik egotean hotzari aurre egiteko.


 Golik gabeko partida izan zen, baina hurrengo astebururako prest gaude eta azken partida izanik, seguru nago gogo askorekin aterako garela eta liga hau ondo bukatuko dugula. Hurrengo faserako preparatzen ari gara eta lan asko emateko prest gaude, honekin eta gehiagorekin ahal duelako talde honek. Oraindik lan asko emateko prest gaude! Aupa Tolosa!


Honetaz aparte ere aipatzekoa da jubenilak egiten ari diren lana, orain arte partida guztiak irabazi dituzte eta bide horretan jarrai dezatela. Gainerako mailetan ere oso ondo egiten ari dira, bai kadeteak eta baita infantilen bi taldeak ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!