Aulkitik: Leire Lopetegi

Erabiltzailearen aurpegia Leire Lopetegi 2015ko urt. 22a, 11:11

Asteburu honetan ligako bigarren bueltari ekin genion, Peña Athleticen aurka, inoiz baino gogo gehiagorekin. Etapa berri hau garaipenak lortuz hasi nahi genuen eta hori aldageletan nabaritzen zen. 

Ekipoa umoretsu zegoen eta aldageletan broma ugari egin genituen, Mireia Igartua azterketak bukatuta berriro ere jolasteko prest zegoen, eta berak gola sartuko zuela esaten zuen, berak zortea ekarriko zuela eta garaipena lortuko genuela. Gure partidaren aurretik kadeteak zuten eta beraiei ere gure animoak transmititzen saiatu ginen.


Ekipoarentzat garrantzitsua zen garaipena lortzea beheko postuetatik pixkanaka goruntz joateko, asteburu honetan hala ere beste arrazoi bat ere bagenuen, Sebasen urtebetetzea zen eta garaipena berari eskaini nahi genion beti laguntza eskaintzen digulako. Eta baita Javi Urolari ere bere urtebetetzea ere baitzen, baina berak bere oparia Mar-en partetik jaso zuen gola sartu eta berari, aitari, eskaini baitzion.


Partida ondo hasi genuen eta 15. minutuan Mar-en gola etorri zen, lehen esan bezala, gol berezia. Lehenengo gol horrek poza eman zigun, baina ospatu beharrean, bigarrenaren bila joateko gogo gehiago eman zigun, eta minutuak joan hala gol aukera ugari egin genituen, 30. minutuan bigarren gola etorri zen arte. Bigarren hori gogo handiagorekin ospatu genuen, baina 40. minutuan beraiek sartu zuten eta 2-1 eko emaitzarekin joan ginen atsedenaldira. Bigarren zatia ere gogotsu hasi genuen, ondo ari ginen jokatzen, baina azken minutuetan penalti bat pitatu ziguten eta aurkariaren bigarren gola etorri zen. Nahiz eta ez etsi ezin izan genuen hirugarren gola sartu.


Hurrengo asteburuan Lantaronen aurka dugu, irabaztera joango gara baina badakigu ez dela aurkari erreza izango beraien azken emaitzak ikusiz. Aupa neskak guk atera behar dugu ekipoa aurrera eta!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!