Partida hasieran, etxekoak oso sartuta egon ziren jokoan, baloia ondo mugituz. Horren fruitua 6. minutuan iritsi zen: Marcos-ek Chukyri bidali, honek aurrelariaren gainetik pasea eman, eta Polek, asteetako lesioaren ondoren itzuli eta gero, baloiaren lehenengo ukituarekin atezaina azpitik gainditu eta gola egin zuen. Mikel Diestrok zuzendutako mutilek nagusitasuna izan zuten lehen zatian, arrisku gutxiko jokaldiak ikusi ziren bi ateetan, eta markagailuko 1-0ekoarekin iritsi ziren aldageletara.
Bigarren zatia bi taldeen presio altuarekin hasi zen, ateetan arrisku gutxiko jokaldiak sortuz eta jokoaren ia gehiena zelai erdian lehiatuta. Amaierarako 6 minutu falta zirela, Antiguoko jokalari bat gutxiagorekin gelditu zen Marcosi egindako sarrera gogor baten ondorioz.
Kopuruen nagusitasuna aprobetxatuz, CMO Valves Lauburu Ibarrak baloiaren kontrol handiagoa lortu zuen, eta 15. minutuan, trantsizio-jokaldi bikain baten ondoren, Chukyk 2-0ekoa jarri zuen markagailuan. Amaierarako segundo bakarra falta zenean, bisitariak gai izan ziren ate morean gola sartzeko, Rafa Usin bi txartel horien ondorioz kanporatu eta gero. Derbia azken 2-1ekoarekin itxi zen, beraz.
Lauburukoen nortasuna azpimarratzekoa izan zen: jarraian bi porrot izan ondoren, garaipenekin itzuli ziren konpromiso handiz eta lan ona eginez. Gorkak oin batean minduta amaitu zuen, eta harrobiko jokalariak, Mikel Jauregik eta Zouhair Khettik inpresio ona utzi zuten zaleen aurrean.
Hurrengo partida Iruñean jokatuko dute moreek. San Juan izango da aurkaria, eta puntuak gehitzen jarraitu nahiko du talde ibartarrak.