Kronika

Lauburuk bigarren mailan jokatu nahi du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2025eko ekainaren 9a

Hiru goleko berdinketarekin amaitu zen finalaren joaneko norgehiagoka Santa Coloman. Taldeak erresilientzia eta berehalako egokitzapen ariketa egin behar izan zuen berriz ere, kolpe handi bat izan zitekeena saihesteko. Belabietan guztia erabakitzeko uzten duen berdinketa batean geratu zen partida.

Atsedenaldira 3-0ekoarekin amaitzeak, bigarren zatian berebiziko ahaleginak egitea behartu zuen taldea, joaneko partidako emaitza ezeztaezina izan ez zedin, eta aldi berean, egindakoa konpontzen saiatu Ibarrara aukerekin itzuli ahal izateko.

Diestrok zuzentzen dituen jokalariak aldageletan berrarmatu egin ziren, denboraldi honetan hainbat aldiz onik atera dituen gainditze-izpirituari heldu zioten berriro. Rafak, berriz ere, aurkariaren aterako bidea erakutsi zuen 3-1ekoa eginez.

Nerbioak Estatuko areto futboleko talde dekanoko jokalari gazteengana iritsi ziren, eta bi txartel hori jaso ondoren, Valentino eta Chuky egoeraz baliatu ziren markagailua berdinketan uzteko. Bertakoek bosgarren faltarekin ari ziren jokatzen, baina edozein modura amaitu ahal izan zen azken segundora arte. Hala ere, moreentzat lehen zatian 0-0ekoarekin gertatu bezala, sinesgaitza zirudien 4-3koa egiteko baloia ate hutsera bultzatzen ez asmatu izana.

Belabietak erabakiko du bietako nork jokatuko duen datorren denboraldian bigarren mailan; inork galdu nahi ez duen borroka izango da, eta horren isla sarrerak 24 ordu baino gutxiagoan agortu izana da. Santa Colomakoek erritmo bizia dute, eta talentu handia duten 21 urtetik beherako jokalariak ditu. Ibarrakoek, aldiz, gaztetasunaren eta beteranotasunaren arteko nahasketa bat osatzen dute, pistan oreka ona ematen duena eta, gainera, klubak eta gipuzkoar areto futbolak merezi duten lekura itzultzeko gose handia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!