Kronika

Lauburuk emaitza ona lortu du play-offetako joaneko partidan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2025eko maiatzaren 12a

Ibartarrek lehen zati bikaina egin dute, eta bigarrenean katramilatu, Otxartaberen aurka 5-8ko beste garaipen bat lortuz, atsedenaldiko 1-4koaren ostean.

Kanporaketa bideratuta egon daitekeela dirudien arren, igande honetan hasitako anbizio eta lan berdinarekin ekin behar zaio itzulerako partidari, nahigabe bat izan nahi ez badugu. Bizkaitarrek erreakzionatzeko gaitasuna dute eta zalantzarik gabe partida plan bat prestatuko dute kanporaketari helduta jarraitzeko.

Diestrok zuzentzen duen taldeak, nahiz eta 1-0ekoa bere atean sartu, ez zuen etsi eta lanean jarraitu zuen jokoaren kontrola hartu arte, eta estrategia ekintzekin konbinatutako erasoetan abantaila zabaltzen joan ziren markagailuan. Chukyk lehenbiziko golean egindako lana nabarmendu behar da, ederra izan baitzen.

Bigarren zatia oso luzea egin zen. 1-5ekoa egin arren Otxartabek ez zuen partida galdutzat ematen eta 2-5ekoa egiteko irabazlearen harrotasunari heldu dio. Hortik aurrera kolpeak txandakatuz ibili ziren, atezain jokalariarekin jokatuz ia bigarren zati osoa.

Datorren larunbatean, 20:15ean izango da lehenengo kanporaketa honen amaiera. Partida ohiko ordutegitik irtengo da, hirugarren nazionalak ordutegi bateratuan jokatu beharko baitu, aurkaria, Albardero Rivabellosa, jaitsieran inplikatuta dago-eta.

Hirugarren nazional mailakoa

Hirugarren nazionalak 3-1 galdu zuen Tolosalaren aurka. Jokin eta Alex tandemak zuzentzen duen taldeak partida ona jokatu zuen eta jardunaldia zapore onarekin amaitu zen, izan ere, jaitsierako zuzeneko norgehiagoken emaitzek taldeak bere lehen urtean kategoria salbatzea ekarri baitute.

Kategoriako lantalde gazteena izanda, talde honek harro egoteko moduko denboraldia egin du. Joko ona eginez eta esperientziak pilatuz etorkizun oparoa izango du, eta, horri esker, beren talenturik handienetako batzuk lehenengo taldean ikusteko aukera izango da denbora gutxian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!