Hasiera batean, Lauburu zen helburu horretara iristeko abantailarik handiena zuena, baina AD San Juanen aurka atsedenaldira 3-4ko kontrako emaitzarekin iristeak eta Pinsequeren garaipenak, begirada Valentziara zuzentzea behartu zigun, Picassent ere atsedenaldian galtzen ari zela ikusteko.
Bigarren zatiaren jabe egin ziren Diestroren mutilak, nahiz eta Rafa eta Victor baja garrantzitsuak izan, eta taldeak lehen zatiko akatsak zuzendu zituen. Iker Tororenak beti bezala lehiatzen ari ziren, argi utziz, 3 puntuak nahi bagenituen, zorrotzago lan egin eta punteria findu behar genuela.
7-4koak zalantzak uxatu zituen. Porrotaren albiste txarra alde batera utzi eta irabazita, gainera, Picassentek ere gora egin zuela ikusita, azken jardunaldira arte bigarren postua lortzeko borrokan jarraitzeko poza harmailetara eta aldagelara hedatu zen.
Datorren larunbatean ordutegi bateratua izango da, eta Lauburuk Albelda talde errioxarra bisitatuko du. Otxartabek aldiz, meritu propioekin bigarren postuari eutsi nahi badio, Pinsequeri irabazi beharko dio. Honek play-offera sartzeko dena jokatuko du ligako txapeldun izendatu berriaren kantxan Picassenten porrota esperoaz. Tafa zoriontzeko aprobetxatzen dugu, ziur asko, den-dena jarriko baitu txapelketa ospatzeko eta bere zaletasun emankorrari poz bat gehiago emateko.
Albiste onak hurrengo jardunaldian helduko dira, Victor eta Rafaren itzulerarekin, baina albisterik onena, zalantzarik gabe, Gorkaren itzulera izan da, 5 hilabeteko lesioaren ondoren. Goierrikoak irribarrea berreskuratu zuen bere soleo hausturatik errekuperatzeko osatze-bide luze eta gogor baten ondoren, eta Belabietako pistarako jauzia txaloen artean egin zen. Sentsazioak berreskuratzen joan zen bitartean, zaleen erretinan geratuko den etxeko marka-ko gol bat utzi zuen, eta, gainera, 4 errotazio osatu zituen minik gabe.