Kronika

18 jardunaldi eta gero porrota

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2025eko apirilaren 15a

Ligako lider eta txapeldun birtuala 2-1 gailendu zen, kalitatea baino emozio gehiago ikusi zen partida batean.

Taldea ondo irten zen Tafallako Politeknikora eta partida menperatu zuen lehenengo 5 minutuetan, baina irudipen hutsa izan zen, une horretatik aurrera talka berdindu baitzen. Tafa 7. minutuan aurreratu zen eta Beñik izan zuen aukera garbi batean ez zuen berdinketarik lortu, zutoinean jota.

Etxekoen aukerak Marcosek zapuztu zituen beste partida bikain bat osatuta, eta aurkariaren atezainak ere moreen jaurtiketak bere horretan mantentzen zituen.

Bigarren zatian, Diestroren mutilak indartsu atera ziren, baina ez zuten berdinketaren helburua lortu eta presaka ibili ziren. Orduan 2-0ekoa iritsi zen Ugeren jenialtasun batean.

Fase honetan nafarrek abantaila handitzeko aukera izan zuten eta Diestrok, taldea beste arratsalde batzuetan bezala ez zebilela ikusita, atezain jokalaria ateratzea erabaki zuen amaierarako 9 minuturen faltan.

6:29 falta zirela iritsi zen 2-1ekoa, Valentinok errematatu zuen bosteko konbinazio bikain batean, eta hortik amaierara arte, emozioa, aukerak eta aktore guztien aldetik saihestu zitekeen bukaera, talde bakoitzak txartel gorri bana jasota, markagailuan segundo hamarrenak falta zirenean.

Garaipenagatik Tafa zoriondu nahi dugu, ligako titulurako puntua faltan, ez eskuratzea zaila izango baitu. Igoerako play-offetan berretsi beharko duten ikaragarrizko denboraldia osatu dute nafarrek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!