Kronika

Goialdeko euskal derbia irribarrez itzuli da Ibarrara

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2025ko mar. 17a, 20:03

Ospe handiko garaipena lortu zuen Lauburuk Otxartaberen aurka, golen bataz bestekoarekin bigarren postua lortuz, nahiz eta puntuetan berdinduta egon.

Maila handiko beste partida bat Mikel Diestroren mutilentzat, zeinak denboraldiko joko unerik gozoena bizi duten. 3-6ko garaipenarekin amaitu zen norgehiagoka, hasierako 1-0ekoa eta atsedenaldiko 2-1ekoa gaindituz.

Klubaren poztasuna bikoitza da gainera, hirugarren mailako taldeak Beti Arabaren aurka lortutako garaipenagatik (6-2), honek maila mantentzeko aukerak biderkatzen dizkio-eta. Bigarren talde moreak erruz egiten du lan astero-astero, inoizko kirol proiekturik anbiziotsuenaren egitura defendatzeko, nahiz eta 2. Bko erreferenteak bidegabeki deuseztatzen duen talde honen meritua.

Picassenten porrotak ametsezko eguna osatzen lagundu dio talde moreari play-offaren aldeko borrokan. Datorren larunbatean Madrilera bidaiatu beharrak azkar esnaraziko gaitu amets horretatik eta konplazentzian ez erortzea saihestuko du, azken 5 jardunaldiei aurre egiteko lehiakorrak eta fidagarriak izaten jarrai dezagun.

Urrats erraldoi honek errore tarte txikia ematen du, egutegiak ez baitu atsedenerako aukerarik txikiena ere ematen ibartarrentzat bi kategorietan. Kasu batean, amets handiak egiteko, eta bestean, esna amesteko; bi balentria horietatik meritu handiena duena zein den xehatzea asko kostatzen da.

Klubean oso harro gaude biez, bi taldeen egunerokotasuna eta elkar hartzea gure proiektuaren aurrerapen eta garapenaren oinarria baitira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!