Kronika

Garaipen sendoa Iruñean

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2025ko ots. 19a, 13:14

Partida serioa jokatu zuten ibartarrek Iruñean, Amixalan Anaitasunaren kontra. 3 garaipen jarraian egitetik zetorren talde nafarra eta garaipena lortuz gero, play-off postuetara hurbilduko litzateke.

Lehenbiziko zatia oso lehiatua izan zen, Mikel Diestrok gidatutakoak mentalitate onarekin eta defentsan beharrezkoa den exijentziarekin atera ziren Anaitaren parkera. Lehiatu nahi bazen, partida honek maila igotzea eskatzen zuen.

Victorrek 5. minutuan eta Chukyk 13.ean 0-2koa jarri zuten markagailuan. Emaitza horrekin erretiratu ziren bi taldeak aldageletara, ordura arte ikusitakoarekin sentsazio onarekin, baina dena egiteke zegoela jakinda. Joaneko norgehiagokan errenta berarekin joan ziren atsedenaldira, baina partida hura gogora ekartzea ez zen batere ona moreentzat.

Bigarren zatiko 25. minutuan Anaitak aldea murriztu zuen, baina minutu bat geroago Chukyk 1-3koa egin zuen Martinekin egindako konbinazio on batean.

Nafarrek partidari heldu zioten eta ibartarrek defentsan tinko eustea eta erasoan arriskuak sortzea lortu zuten. Azken minutuetan, oraindik partida irekita zegoela, Anaitak bosteko jokoa atera zuen; Lauburuk txukun defendatu zuen, eta Txiki izan zen lehen lerroan egindako bi lapurketetan 1-5ekoa markagailura igo eta partida erabakita utzi zuena. Taldeko defentsa lan ona egin zen, baina bostekoarekin egindako azken eraso batek azken emaitza makillatzeko aukera eman zien etxekoei.

Taustek Quelen (gure hurrengo aurkaria) izan duen porrotak play-offetarako lehiatik urrundu du Aragoiko taldea. Badirudi play-offa bost talderen kontua izango dela, eta talde horietako bakar batek ere ez zuen hutsik egin. Ohorezko postuetarako liga amaiera zoragarria aurreikusten da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!