Kronika

Lauburuk eta Zierbenak bi goletara berdindu dute

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2025eko urtarrilaren 20a

Lauburu K.E. Ibarrak emaitza errepikatu du bigarren itzuli honetan, eta berriro berdindu du etxetik kanpo Zierbenaren aurka. Bizkaitarren aurkako joaneko partidako berdinketa errepikatu du.

Oraindik ez da Mikel Diestro entrenatzailearen makinaria aktibatu Gabonetako etenaldiaren ostean. Errege koparen sentsazio onek, bi berdinketa jarraian eta pasa den asteazkenean euskal koparen final laurdenetatik kanporatzea ekarri dizkigute.

Ibartarrak ondo entxufatuta atera ziren Zierbenaren pistara, arrisku handia sortuz lehen zati osoan zehar, baina bolbora ez zen aktibatu aurkariaren atean. Aldageletara 0-2ko emaitzaren joan ginen, baina partida hobeto bideratu ez zen sentsazioarekin.

Bigarren zatian Zierbenak hobera egin zuen eta bi goleko aldea nola irauli ziguten ikusi behar izan genuen. Azken unera arte atezain jokalariarekin saiatu arren, ezin izan ziren 3 puntuak lortu.

Taldeak asteazkenean baino jarrera hobea erakutsi zuen, nahiz eta zaila ez izan, eta gogor jarraitu beharko du lanean taularen burutik ez aldentzeko eta play-offetako postuak arriskuan ez jartzeko. Liderrarengandik puntu bakarrera amaitu zen lehen itzulia, goi mailako lehen itzuliko amaiera batean, eta bi jardunalditan 5 puntu atera dizkigute. Aurkari zuzenek ez dute huts egin eta play-offerako lehia berriz ere estu jarri da, Pinsequek eta Taustek, Aragoiko bi taldek lehian sartzea erabaki dute-eta.

Larunbatean, 18:00etatik aurrera Belabietan, Aurrera de Vitoria taldea hartuko dugu. Talde igo berria da, eta atsedenik gabe ari da salbazioa lortzeko borrokan. Ibarra bisitatuko du, puntuak pilatzen jarraitzeko asmo zuzenarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!